Zuhaitza pentsioan loro bat bizi zen eta bi arotz-txori. Bertan zeuden baita aterpea hartuta bi zikoina ezkonberri ere. Eta txori erretiratu bat eta hontza bat. Egun batean berri txar bat eman zien: Kale gorrian utziko zituztela. Joan de Déu Prats Bartzelonan jaio zen 1962an. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta egun literatura idazten du, batez ere haurrentzako ipuinak. Laurogei liburu baino gehiago kaleratu ditu eta gainera zenbait itzulpen ere. Bilduma honetan, hauxe da argitaratu duen bigarren lana, Rodolfo banpiroa ipuinaren ondoren.