Ez bazara kakatia edo zure beldurrak gainditu nahi badituzu izan zaitez ausarta eta murgildu zaitez hamar ipuin hauetan. Hori bai, badaezpada, gauero oheratu baino lehen begiratu ohe azpian.Espiritismo saioa BirziklatzeaOhe azpianVuduaHaziaItzalaMamuarekin berriketanAkelarreIgarleaBanpiro baten istorioaAntton Dueso Pasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste. Laurogei liburu baino gehiago ditu bai haurrentzat bai gazteentzat. Hildako baten txangoa, Mundua ez da eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna, Fermintxok ez du gezurrik esaten eta Punki bildumako ipuinak.