Donna Cooner idazle ospetsuak gaurkotasun handiko liburua ondu du: identitateari, mendekuari eta Interneten esaten ditugun gezurrei -eta egiei- buruzko istorio zoragarria. Maisie Fernandez nazkatuta dago bere pisua eta itxura direla-eta iseka egiten dioten jazarleez. Nazkatuta dago denen txantxen helburua izateaz. Horregatik, gau batean, Maisie Interneten sartu da eta profil faltsu bat sortu du. Sienna ederra, argala eta ausarta da. Laster, mezuak trukatzen hasi da Maisieren institutuko ikaslerik ospetsuenekin. Maisieren asmoa ez da haien lagun egitea: Sienna erabili nahi du haiei mendekua hartzeko.Baina Maisieren gezur-sarea hedatu ahala, gero eta handiagoa da norbaitek bere identitatea agerian uzteko arriskua. Zer gertatuko da egiazko Sienna -Maisie erabiltzen ari den argazkietako neska- agertzen denean? Eleberri honetan, gazteek beren eguneroko bizitzan aurre egiten dieten arazo ugari planteatzen dira: ospea, maitasun-kontuak, itxura fisikoa, familia-arazoak, ezberdintasun sozioekonomikoak eta horien ondoriozko tirabirak, norbere helburuak, autokonfiantza eta sarean izen onari eustea. Gai horiei guztiei buruzko ikuspuntu ezberdinak ematen dira. Horregatik, irakurgai egokia eta beharrezkoa da. Kirkus Reviews Irakurgai arin bat baino askoz gehiago da. Gure garaiko suspense-lan honek arrakasta handia izango du gazteen artean School Library Journal

Fake

https://soluziono.com/web/image/product.template/58877/image_1920?unique=a6ccbb6

21,95 €

21,11 € (sin IVA)

21.11 EUR 21,11 €

21,11 €

Not Available For Sale

Esta combinación no existe.

  • Autor: Cooner, Donna
  • Editorial: Desclée De Brouwer
  • Número de páginas: 276
  • ISBN: 9788433031518
  • Peso: 0.397

Términos y condiciones
Garantía de devolución de 30 días
Envío: 2-3 días laborables